XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

Lan pertsonala: 1.Paulo Antiokiako Elkarteak bidalia atalaren irakurketa.

2. Laburtu Antiokiako Elkartearen ekintzarik garrantzitsuena: - Zein da bere misioa betetzeko lehen urratsa?.

- Zer egiten du elkarteak bere misiolariak bidaltzen dituenean?.

- Zer egiten dute elkarteak bidalitako misiolariek?.

- Nora joaten dira bidaia bukatu eta gero?.

Zer egiten dute?.

Eztabaida.

Jerusalengo Batzarra irakurri ondoren eztabaidatu galdeketa honetan oinarrituz: - Zein da agertzen den ideia nagusia egoera horretan?.

- Zergatik azaltzen da arazoa?.

- Zeintzu dira joerak?.

- Zein ondorio ateratzen dituzte?.

- Zein izan zen Pauloren papera Batzar honetan?.

Hiztegia: Bernabe, misioa, Jerusalengo Batzarra, salbamena, Jesusen grazia.

4. Jentilen Ebanjelizazioa

Apostoluen Eginak liburuari jarraituz Ebanjelioaren hedakuntza ikusiko dugu, gizon baten eskutik: Paulorenetik, hain zuzen.

a) Paulo Antiokiako Elkarteak bidalia (45.tik 49.ra)

Antiokiako Elkartea da Jesusen mezu internazionalaren jarraitzaile leial eta zintzoa.

Lehen misiorako (elkarteentzat eredua izango dena) bi gizon aukeratzen ditu: Bernabe eta Paulo.

Behin, barau-egunez, Jaunaren liturgi ospakizun batean zeudela, izpiritu santuak honela esan zien: Bereiz niretzat Bernabe eta Saulo, nik aukeratu ditudan egitekorako.

(Ek. 13,2).

Misiolari hauek elkarteak ekipatzen zituen, laguntzaileak bilatu eta bere otoitzekin bultzatu.

Haiei eskuak buruan ezarri ondoren, bidali egin zituzten. (Ek. 13,3).

Misiolariek ez dira beren kontura ibiltzen, elkartearen esanetara baizik.

Bernabe eta Paulo Txina eta Asia Txikiko hegoaldeko eskualdeak ikustatzen dituzte.

Normalean, judutarrei sinagogetan predikatzen zieten.

Mezua onartzen ez duten judutarrek kontraesan, ernegatu eta Apostoluak erasotzen dituzte.

Orduan jentilei predikatzea erabakitzen dute. Elkarteak sortzen hasten dira.

Bidaia bukatzen dutenean elkarteari ematen diote kontua, Jainkoaren ekintza zein izan den beren ekintzen bidez.

Paulok eta Bernabek ateratako ondoriorik nagusiena hau da: Jainkoak jentilei zabaltzen dizkie ateak.

Zirkuntzisiorik eta lege beharrik gabe ere paganoak Elizan onartzea da Jaunaren gogoa.

Bernabek eta Paulok, Antiokiako Elkartearekin batera, jentilenganako misioa Elizaren ekintzarik nagusienetakoa dela uste dute.

b) Jerusalengo Batzarra (49)

Baina kristau guztiak ez zetozen Antiokiako Elkartearekin bat.

Judeatik Antiokiara jaitsitako batzuk irakaspen hau ematen zieten senideei: Moiserengandiko ohituren arauera erdaintzen ez bazarete, ez zaitezkete salba (Ek. 15,2-3).

San Paulo, Bernabe eta Antiokiako Elkartearen erreakzioa bapatean eman zen.

Horregatik sesioa sortu zen, eta eztabaida gogorra izan zuten Paulo eta Bernabek haiekin. Eta Paulok eta Bernabe eta beste batzu Jerusalena igo zitezela erabaki zuten, apostolu eta arduradunengana, auzi hori argitzera. (Ek. 15,2-3).